harrobi 1 ugao 0 
lasaitasunaren garaipena
 
Azken 12 puntuetatik 10 eskuratu ditu Harrobik, eta, bide batez, bolada txarrari agur esan dio azken postuetatik aldentzea lortuz. 
Hirugarren garaipena jarraian. Bolada onean dago Harrobi, eta azken postuetatik urrruntzea lortu du azken jardunaldietan.
Gaurko arerioak ez dizkio gauzak erraztu. Ugaok talde sendoa dela erakutsi du, eta garaipenaren bila etorri da Arlonagusiara.
Lehen zatia oso parekatua izan da. Indarrak oso orekatuta zeuden, eta zelai erdiko jokoa nagusitu da. Talde biek zailtasunak izan dituzte aukera garbiak lortzeko, eta baloi luzeen bidez ahalegindu dira min egiten. Lehenengo gol aukera Ugaok izan du, baina Borja atezainak gelditu bikaina egin du eta gola saihestu du.
Hurrengo jokaldian Ioritzek aurretik jarri du Harrobi. Areaz kanpotik eginiko jaurtiketa bortitzari ezin izan dio atezainak erantzun.  17.minutua zen. 1-0.
Bigarren zatian partidaren nondik norakoa erabat aldatu da. Ugao baloiaren jabe egin da, eta Harrobi bere zelaian sartzea lortu dute. Aukera garbirik sortu gabe, baina arrisku usaina sumatzen zen. Oier Gonzalezen mutilek ondo ordenatuta defendatu dute markagailuko errenta, eta kontraerasorako apustua egin dute. Eszenatoki berri honetan Harrobi nahiko eroso sentitu da, eta kontraerasoari ekin dio aldaketek ematen duten freskotasuna baliatuz.
Lemoaztarrek ere izan dute aukeraren bat partida erabakita uzteko. Ilarten burukadari eta Harrobiko aurrelarien jaurtiketei ondo baino hobeto erantzun die oraingoan Ugaokoen atezainak.
Oraindik 25 minutu faltan Ioritzi egindako sarrera itsusia txartel gorriarekin zigortu du epaileak, eta, honenbestez, 10 jokalarirekin ekin behar izan diote partidari Ugaokoek. Egia esan, ez dute gehiegi nabaritu, eta baloia alde batetik bestera mugitzen jarraitu dute. Hori bai, Borja atezainari lan handirik eman gabe. Baloi jabetza bai, arrisku sentzsazioa ere bai, baina area inguruan bukatzen ziren kanpokoen ahaleginak behin eta berriro. 
Horrela joan dira azkenengo minutuak apurka-apurka bukatzen. Harrobiko jokalariek adorez defendatu dituzte gaurko hiru puntuak, eta postasunez entzun dute epailearen azken txistua. Garaipen garrantzitsua zen gaurkoa. Lasaitasunaren garaipena.
Aurrera Harrobi.
Aingeru Gurtubai
  
tresnak
Abrasinsombra
EKIN logo sobre fondo blanco
CEMENTOSLEMONA
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now